Uztailaren 7an

Pierre Bensusan

Pierre Bensusan

Pierre Bensusan

Abbadia gaztelu-behatokian – 21:00 – ordainduz

    Gitarra, bake tresna: horrelaxe du Pierre Bensusan-ek ikusten, sei soken bidezko bere mezua munduko lau aldeetara zabaltzen duelarik. Gitarra jole autodidakta dugu Pierre Bensusan eta duen dohain handia lehen diskotik bertatik erakutsi zuen, 17 urtetan; disko horrek ekarri zion Montreux-eko Musikaldiaren Folk Diskoaren Sari Nagusia. Harrezkeroztik, nazioarteko birak bata bestearen gibeletik egiten ditu eta publikoa soinu garden-garden batez xarmatzen du, bai eta melodia sotilezko konposizioekin, zeinak, bat-batean, goraldi teknikoagoetara, erritmo tarrapatetara eta zirrarazko harmonia harrigarrietara bideratzen baitira.
Mundu osoan jaso duen sari anitzen artean, aipatzeko da World Music Gitarra Jole Onena izendatu zuela Estatu Batuetako Guitar Player Magazine ospetsuak, 2008. urtean. Azken grabaketa 2014an egin zuen, hiru diskodun «Encore» izeneko albuma, ahin zuzen. Independant Music Awards-etako Sari Nagusia irabazi zuen album horrek, Publiko Aitzineko Album Onenaren kategorian.
Pierre Bensusan-ekin, gitarrak bere kabuz kantatzen du.

FA