Uztailaren 7 an

Anthony Jambon Group

Serge Blanco Talasoterapian

19h00 – doan

Guitara : Anthony Jambon – Tronpeta : Camille Passeri – Pianoa : Joran Cariou – Baxua : Swaeli Mbappe – Bateria : Martin Wangermée

Anthony Jambon_33849

Haurtzaroko lehen gama klasikoen ondoren, Anthony Jambon-ek jazz eta bat-bateko musiken aldera jo zuen nerabezaroan eta hor aritu da orain arte. Didier Lockwood Musiken Zentroan osatu zituen bere ikasketak, eta Pariseko agertoki nagusietan dabil orain, betiere munduan zehar, han-hemen, hainbat eta hainbat itzuli eginez (Kanada, Peru, Mexiko, Txina…); horien bitartez aberasten du bere jokatzeko moldea kultura eta eragin berriekin.
Honako hauekin batera aritu da: André Charlier, Benoît Sourisse, Bill Evans, Mike Manieri, John Mclaughlin edo Dave Liebman. Guitaralde festibalean aurkeztuko duen bostekoak jazz onirikoa eskainiko digu; espazio osoa zabal-zabal egiten duten airezko unibertsoetara eramanen gaituzte horrela. Ez da erakargarriagorik, itsasoaren baxu jarraiarekin bat eginez.

Les Rapetous

Sokoburu plazan

21h00 – doan

LES RAPTOU 2

Musikan, bide handietako dandienean bezala, badira gaizkile elkarteak. Basile Leroux, Manu Galvin eta Serge Malik gitarra joleek osatzen dutenak dardarak sortarazi ditu, groove-ren kutxa gotorrak. Zeregin sekretutzat dute plazer hartzea eta beren konplizitatea, umorea eta elkarrekin jotzeko bozkarioa partekatzea.
Higelin, Goldman, Souchon, Sanson, Hallyday, Mitchell, Bruel… Luzaz aritu da oldar hirukote hori frantses musikaz jabetzen, nork bere aldetik bahituz hexagonoko taulagaineko eta diskoetako ekoizpenaren zati handi bat. Eta afixako izen handienen aitzineko arizale hautuen gisa ari ez direnean, goxoan dira, beren karraskatzeak harrikatuz blues-rock hutseko deabruzko ohointzetan.
Laurent Cokelaere (baxua) eta Eric Lafont (bateria) musikariekin, Les Rapetous taldea jeinu hutseko bere zama osoz ageri zaigu. Handia gero!
FA

Zokoburu plazako merkatarien parte hartze adikorrari esker:

Pablo Fdez Arrieta trio

Club le Soko – Sokoburu Plazan

23h00 – doan

Pablo Fdez. Arrieta

Urtero, Guitaralde festibalak euskal gitarra jole bat ohoratu nahi du, musika agertokietan ikurrinaren koloreak goratzen dituen norbait. Halatan, bada, 2019ko aldi honetan, ohore handiz dugu egitarauan sartu Pablo Fernandez Arrieta hirukotea.
Boston-eko Berklee College of Music ospetsuaren diplomaduna da Pablo Fernandez Arrieta eta nazioartean aritu da (New-York, Rotterdam, Sao Paolo…), izen handiko musikarien ondoan (Joe Henderson, John Abercrombie…). Naná Vasconselos berak ere hauteman zuen eta kontzertuetan eta bere albumean sartu zuen. Musika jole aritzeaz gain, musikagile eta moldatzaile gisa ere aritzen da; disko ekoizpen bat bestearen gibeletik egiten ditu eta film eta dokumental anitzen musikak idazten ditu ere; horrek guztiak izen ederra ekarri diote, egun, jazz sotil eta dotore berrian. Ezagutzeko!
FA

00:30 Guitar After Surprise

 

Guitar Apéro RENAUD MORELLE Trio

13:00 – Hendaiako tenis kluba

Renaud Morelle (“Shorebreak” izenaz ezagunago) gitarra jole eta abeslariaren hirukotean Serge Bianne-k, baxuarekin eta Niko Filiatreau-k, bateriarekin, parte hartzen dute. Bere errepertorioan 60-70 urteetako Blues-Rock-R&B musikako estandar nagusiak proposatzen ditu.

Kontzertuaren babesle Yamaha gitarra marka da; urtero, artistak proposatzen ditu, musika tresnak uzten ditu (Backline), bai eta soinu materiala, eta tixertak eskaintzen ditu!!

11:00 – 13:00
Hendaiako Tenis klubak txapelketa bat antolatzen du Tie break moldean, ezintasunen bat dutenen artean taldeka (sailkapenen arabera)
Izena ematea tenis klubean: 05 59 20 02 73 parte hartzea: 2 €