Uztailaren 8an

Dan Ar Braz Hirukotea

Dan Ar Braz trio

Sokoburuko entzun-aretoan – 21:00 – Ordainduz

Dan Ar Braz – Jacques Pellen – David Er Porth

Bretainian Euskal Herrian bezala, guztiaren abiapuntu eta helmuga elezaharrak ditugu. Behinola, 10 urtetan, kornamusa baten oihartzunak entzun omen zituen, Bénodet aldera itsasontziz zihoala, eta oihartzun horiek, oraindik orain, zirraratzen omen dute. Baina gitarrarekin bilakatu da, Dan Ar Braz autodidakta sutsua, elezaharretarako pertsonaia.
Lehen gamak Alan Stivell-en ondoan jo zituen; gero, zeltiar musikaren munduan diren jeinu guztiak ezagutu ditu, Loreena McKennitt eta Carlos Nuñez, Triskell edo Red Cardell, besteak beste. Honako hauen ondoan ere entzun dugu: Rory Gallagher, John McLaughlin, Roger Hodgson edota, azken aldian, Jean-Jacques Goldman.
Bere gitarra, sorterri zaion Finisterren erroturik du; «Zeltiarren Ondarearen» defendatzaile sutsua da Dan Ar Braz eta musika, soinu eta elektrikotasunen bidegurutze orotara zabalik den folk guztiz bretoia hedatzen du. World-folk hori, Hendaian, hirukote bertsioan eskainiko digu. Eta, agian, 10 urteko haurren batek, gau horretan, itsasontzi bidaia ahantzezina eginen du, Dan Ar Braz hirukotearen gitarren oihartzunetan.

FA

Bixente martinez – Igelaren Banda

Bixente Martinez

Le Soko ostatuano- 23:00 – Dohainik

Hasier Oleaga (batteríe) – Amaiur Cajaraville (basse et contrebasse)

Luzaz jarraitu gatzaizkio Oskorriko bidekideen ondoan zebilelarik, euskal errepika ospetsuenen laguntzaile sotil. Bere «Igelaren banda» hirukotearekin, Bixente Martinez taulagainaren aitzinaldera etorri zaigu eta guztiz gaurkoa izanik ere oroitzapenetatik edaten duen jazz bat asmatzen digu. Haren inspirazio iturria? Bertsolariak, melodia arrunt batetik bat-batean kantutxo berezi, xelebre eta beti sentimenez betea sortzerainoko asmamen erakustaldia egiten duten poeta horiek.
Bere azken diskoan, Bixente Martinez bertsolaritzaren ahozko tradizioan sartuak diren bat-bateko melodia lerro berezi horietan barrena abiatu da. Urak eta zuzenak bide behar: melodia horiek zaizkio idatzizko gai, musikazko asmamenarentzako abiapuntu. Euskal tradizioan sakonki erroturiko haria, jazz berritzaileenaren menturazko eraginetara zabal-zabalik. Herri musikaren eta musika ikasiaren artean mugarik ez denean…

FA