Uztailaren 7 an

7juillet-3

Kamil Rustam 5et

Serge Blanco Talassoterapian – 19h00 – (Urrirk)

rustam

Oihartzun handiko hastapenak egin ondoren sideman gisa, moldatzaile gisa eta estudioko musikari gisa frantziar kantagintzako kantari handien ondoan (Jonasz, Hallyday, Gainsbourg, Goldman, Cabrel…), Kamil Rustam Los Angeles hirian kokatu zen eta handik darrai bere musikari karrera egiten alor orotako amerikar artisten ondoan (Stevie Wonder, Anastacia, Bruce Willis,Snoop Dog…).
Bakarrik egin zuen lehen albuma, «Cosmopolitain», 2017 hondarrean eman zuen argitara; bertan, jokatze molde dotore batez, duen ukitzearen blues sustraiak erakusten dizkigu. Manu Katché, Vinnie Colaiuta, Peter Erskine, Hadrien Feraud, Richard Bona, Marc Berthoumieux, Philippe Saisse…
Musika tresna oro kontuan hartuz gon bidatu zituen musikarien zerrenda harrigarria da. Album hori Arnaud Dunoyer pianojolearekin batera egin zuen eta album hori dakarkigu Hendaiara.
Musikaz kontatzen digu pop, jazz eta blues ere, noski, eraginen eta topaketen historia luzea. Kosmopolita, musika, bidaia orotarako pasaporte ederrena dugu.

James Mc Cartney

Sokoburu Plazan – 21h00 – (Urrirk)

mccartney
James Mc Cartney, Southampton-en sortu kantari eta gitarra jolea, Hossegor-en bizi da orain.
Paul ezagunaren seme ez bada, baizik eta haren homonimoa, gitarraz lagundurik kantatzen duen kantari hauta dugu.

Tom Ibarra 5et

Le Soko ostatuan – 23h00 – (Urrirk)
Guitar After Surprise à partir de 00h30

ibarra
Wi-Fi sistemarekin batera sortu zinen, 1999an, Hyères hirian (7000 palmondo). Sei urtetan erori zinen gitarra baten gainean, zure aitatxiaren etxean, autodidakta eta jazz eta blues zale amorratua zenuen aitatxia eta tresnaren oinarrizko ezagutzak irakatsi zizkizun. Cocottes d’azur direlakoen pean, zure patua aldatu berri da. Biper egin eta zure jazz-funk kontserbatorio bakarra harekin egitea hautatu zenuen. 14 urterekin, Saint-Ouen-eko «Festival de jazz des puces» festibalaren lehen saria irabazi zenuen, besteak beste Didier Lockwood musikariaren aitzinetik. 15 urtetan, SACEM delakoaren «Jeune talent» saria irabazi zenuen. Zure ikaskideak zertxobait zainetan ezartzen dituzu, ez baitute inoiz entzun Marcus Miller edo Richard Bona bezalako jende arraro horietaz mintzatzen, musikaren munduak harrapaka bilatzen dituena eta taulara gonbidatzen zaituztenak haiekin jo dezazun. Festibal anitzetan ematen dituzu, han-hemen, kontzertuak (Marciac,Saint Emilion…) eta, frikun hori, Los Angeles hirian ere agertzen zara agerian.
Guitaralde festibalean, zure album berria aurkezten diguzu, urte hastapenean argitara emana. 18 urte eskas dituzu. Tom Ibarra deitzen zara. Eta zure gitarretarako, Ximenaren belarri eta begiak ukanen ditugu, Rodrigori honela erran ziolarik: Gazte zara, hala da, bai, baina ongi sortu arimei Baloreak ez die urte kopurua kontuan hartzen.