OFF

Pierre Bensusan Artistarekin

Uztailaren 8an – 10:00/12:30 – 15€

Pierre Bensusan kontzertuaren sarrera 5 €
Izen emaiteak : 05 59 48 23 51 – dgallet@hendaye.com

Pascal Ségala &
Marc Tambourindéguy

segalatambourin

Guitare After – Eguiazabal Etxean
Uztailaren 7an – 23:00 – Dohainik

Bereziki emanaldi honetarako sortu bikote honek jazz eta pop pieza ezagunak joko ditu, ustekabeko gonbidatuekin! Giro ederra segurtatua da xai gormant honetan, arno ona eta jaki goxoak batera bildurik.
Gazteluko kontzertuaren ondoren elkarrekin topatzeko manera ederra, festibalaren lehen gaualdia luzatuz.
Partaideak:
Pascal Ségala, nazioarte mailako jazz gitarra jolea, musika estilo orotara emana. Zutabegile erregularra “Jazzmag” kazetan, eta Pat Metheny-ren biografo ofiziala. Guitaralde elkarteko kide da ere.
Marc Tambourindéguy, giltza-jole eta kantaria (pianista); bere lehen albuma aurkeztu berri du “Pleine lune” MT4-rekin, Barietateen aretoan. “Anglet jazz Festival” irailan egiten denaren programatzaile da ere Marc.

Victor Mauget   

Santa Maria jatetxean
Uztailaren 8an – 19:00 – Dohainik

Victor Mauger gitarra jole gazte eta trebea dugu, akustikoan teknika ederra duena. Pop-rock tradizioan sortua, buhame musikaren eta flamenkoaren eragina jaso ondoren, egungo musiketan ari da orain. Haren unibertsoak Andaluzia aldera eramaten ditu entzuleak, Hego Ameriketako lautadetara edota Argentinako estepetara, baita elektroerritmoen gainean arituz ere, batzuetan. Jotzeko duen molde zeharo modernoak arrakasta zenbait ekarri dio, Hossegor-eko surf gaualdi handietan. Santa Maria ostatuaren terrazan arituko da, 19:00 orenetan, Dan Ar Braz eta Bixente Martinez-en saioaren sarbide gisa

Jam Session Club le Soko ostatuano
Uztailaren 8an – 00:30 – dohainik

James Mc Cartney   

Guitar Tie Break – Hendaiako Tenis elkartean
Uztailaren 9an – 13:00 – dohainik

James Mc Cartney, Southampton-en sortu kantari eta gitarra jolea, Hossegor-en bizi da orain. Paul ezagunaren seme ez bada, baizik eta haren homonimoa, gitarraz lagundurik kantatzen duen kantari hauta dugu. Guitaralde festibalean, Wandrille Hazard baxua joz eta Mehdi Stihle bateriarekin lagun dituela, pop rock puskak eskainiko dizkigu. Kontzertuaren ondoren Jam session bat izanen da; giro ederra segur!

JM Ecay – Eclectik 4et
Ecay   

Serge Blanco talasoterapian
Uztailaren 9an – 18:30 – dohainik

Urtero bezala, Blanco talasolekuaren terrazara etorriko naiz, etxean bezala sentitzen bainaiz han. Aurten, aitzin agerraldi gisa, ene proiektu berria aurkeztuko dut «Eklekitk 4et»
Ene azken bi disko jazz estilokoen abenturen ondoren, berriz ere nator «fusioaren»
ene lurretara. Ametsetan ere asma ez nezakeen taldea ukanen dut. Thierry Eliez: giltza jole eta kantari; Laurent Vernerey, baxoarekin, eta Nicolas Viccaro, bateria joz. Programan: groove, blues, rock, jazz, kantua, gitarra akustikoa, hau da, lan eklektikoa. Zatozte ene mahaira, atsegin hartuko dugu.
                                                                                                           JM Ecay