Uztailaren 5 an

Scott Henderson

Variétés Antzokian- 21h00

Aitzin-salmenta osoa 12 € / murriztua 6 €
Bertan kontzertuaren egunean osoa 14 € / murriztua 7 €

Guitara : Scott Henderson – Baxua : Archibald Ligonnière – Bateria : Romain Labaye
Trieste 2017

Hura bera himself hementxe: Scott Henderson Guitaralde festibalean! Sei soken hatz egile guztiek dakite nolako xantza ukanen duen Guitaralde festibalak bere historian lehen aldiz halako nazioarte maila handiko musikari bat ekarriz festibala abiarazteko.
Chick Corea-ren Electric Band taldean izena hartu zuelarik, Scott Henderson, horren ondoren eta ia hogeita hamar urtez, bere Tribal Tech taldearen barnean, fusio harrigarria garatu du Garry Willis baxujolearen ondoan (Wayne Shorter, Dennis Chambers…). 90 urteetatik hona roots itxurakoagoa den soinu batera, blues alderagoko soinu batera, itzuli eta bide horretatik dabil orain aitzin, hirukotean, lehen mailako bi frantses sidemen-ekin batera, Romain Labaye-rekin (baxua) eta Archibald Ligonnière-rekin (bateria).
Bere gitarraren sokak sorterri duen Floridaren eta Hendaiaren artean luzatu eta zubi egiten du haiekin bere jatorrizko blues-ean, Atlantikoaren bi ertzetako musikariak.
FA

JM ECAY & ANN AUGUSTE
Festibalaren abiatze ekitaldiann
19:00 –  Les Variétés Antzokian

AUGUSTE-ECAY

Jean Marie bere “Let It Flow” azken albuma aurkeztera etorriko zaigu, Ann Auguste abeslari ingelesarekin batera.
Ez ezazu denbora gal Ann abeslariari buruz internetez azalpenak xerkatzen, oso gauza gutxi baita hor. Jean Marie-ren aurkikuntza da.
Tinbre beroko abeslari honek, Ella Fitzgerald gogora ekartzen digunak, ezohiko ibilbidea egin du. 15 urte besterik ez dira profesional gisa hasi zela. Talentua urte kopuruaren zain ez dela izaten erran ohi da. Heldutasun handiagorekin eta artista bezala ageri berria izatearen gaztetasunez, Ann erramolde ezagunaren adibide behinena dugu. Musikak oldar berri bat eman baitio, bizitza berri bat bete-betean. Talentua du, nortasun azkarra ere bai, eta serioski ari da egin nahi duena egitera heltzeko. Horren frogagarri, Jean Marie-k, haren urratsaz ohar eta harekin batera album bat egitea erabaki du. Ariketa arriskutsua da hori eta Ann maisutasun handiz aritu da horretan. Elkarrekin, hainbat abesti eskainiko digute, Ella-ren edo garai hartako beste musikarien kantu ezagun-ezagunetatik hasi eta Sting-enganaino, tartean Beatles eta beste zenbait ere eskainiz. Pop erreferentzia gogoangarriak dira bi horiek, hala Ann-entzat nola Jean Marie-rentzat. Kontzertua, urririk, 19etan izanen da, zinemagelaren atarian, giro cool moldean, aperitibo gisa Scott Henderson hirukotearen kontzertua dastatu aitzin.
FA

Bertan jateko aukera dago.

 

THOMAS LETHEULE eta JAMES MC CARTNEY Group
Guitar After
23:00 – Bakarxoko Jatetxean

Thomas Letheule txiki-txiki zenean, bost urterekin jadanik, maitemindu zen gitarrarekin.
Batez ere blues rock-aren eraginpean ari bada ere (Gary Moore, Zakk Wylde, Jimi Hendrix, Stevie Ray Vaughn eta George Benson), estilo ia guztiei ekin diezaieke Thomas-ek eta mota anitzetako musika unibertsoak lantzen ditu (Jazz, Metal, Elektro, Funk..).
Haren hitzetan: “Musika ez da, bere horretan, xedea, batez ere emozioak helarazteko bitartekoa da ere.”
Thomas laguntzen honako hauek ukanen ditugu: James Mc Cartney gitarra baxuan, eta Wandrille Hazard baterian.