Edito

Guitaralde musikaldiaren seigarren aldi honek musikaz irekitzen du udako besta aldia, programa beti bezain jori eta aberatsarekin. Bihotz-bihotzez eskertu nahi dugu Jean Marie Ecay. Haren karrak eta esperientziak musikaren ezohiko bideetan barrena eramaten gaituzte, musikazale oro atsegintzeko gisan. Era berean eskertu nahi dugu «Guitaralde» elkartea, bere bolondres guztien lan eta kar handiz antolatzen baitu «off» zatia eta ekitaldiaren irudia handitzen.
Musikaldia hainbat lekutan gertatzen da: Abadia gazteluan, Zokoburu plazan, Elizan, eta hartara, gure herri osoa biziarazten du. Giro hainbat atzeman badaiteke ere, guztietan elementu bera ageri zaigu: elkarbizitza. Aurtengo aldi honek ere ekarriko ditu bere opariak, zirrarak eta ezagutzak, gutako ororen atseginerako.
Musikaldi on!
Kote Ecenarro, Hendaiako Auzapeza, Departamenduko Kontseilaria.