Uztailaren 9an

Francis Goudart     

Céline et Francis goudard

Céline et Francis goudard

Bixintxo elizan – 17:00 – ordainduz

Céline eta Francis Goudart 

Sari Nagusia eman zitzaion, aho batez, Aix-en Provence-ko Bartoli Nazioarteko Interpretazio Lehiaketan. Francis Goudard, Paganini bikotearen sortzaileetariko bat, bakarlari ere aritzen da hainbat orkestrarekin (Euskadi, ORBCB…) errezitaldietan, bai eta ganbera musika eginez ere. Euskal musika ikasiak eta folkloreak erakarririk, errepertorio bakan horren piezak moldatzen eta argira ematen ditu hainbat musika talderekin. Bilduma pedagogiko hainbat egin du ere eta, egun, «Maurice Ravel Euskal Kostaldea» Eskualde Kontserbatorioan irakasten du. Céline Goudard-ekin batera, hots, Gitarrako Europar Lehiateko lehen saria aho batez eman zitzaion eta, Francis bezala, Maurice Ravel Kontserbatorioan irakasle ere den Céline Goudard-ekin batera, Solenzo bikotea sortu zuen; bikote horrek hamar urtetik gora darama hainbat eta hainbat musikalditan bi gitarrarako musika errepertorio aberatsa jotzen.
Gitarra klasikoaren zinezko enbaxadore ditugu Céline eta Francis Goudard eta Hendaian, euskal piezen, espainiar piezen eta latinoamerikar piezen antologia bat eskainiko digute (Guridi, Aita Donostia, Albeniz, Granados, Yupanqui, Gismonti, Piazzolla…), Bixintxo elizan soinu ingurune ederrenez hedatuko dena.

FA

Axel Bauer

Axel Bauer

Sokoburu plazan – 21:00 – dohainik 

 Egun batean edo bestean, guztiok itzali dugu noizbait argia eta haren gaueko zamaontziara igo. Guztiak, haren lekuan koka eta ahapetik «Ene lekuan» kantatu dugu, Zazie-ren ondoan. Eta uste genuen modaz ezin pasatuzko kantu megarrakastatsu horiek aski litezkeela haren ezagutzeko. Alabaina, Hexagonoko rockaren historian, Axel Bauer leku bereizian kokatua da. Taulagainaren aitzinaldeetan, batzuetan, dirdira xelebreak agertzen zaizkigu eta galantki ordaintzen ditugu korralekook. Inoiz estudioak eta kontzertuak utzi gabe ere, urruntzen da, bere buruaren xerka, larruberritzen da eta itzultzen zaigu, bere azken diskoaren «Suge larru» berrietan. Ikusi besterik ez da nolako kolaboratzailez inguraturik den: Brigitte Fontaine, Jean-Louis Aubert, Gérard Manset… Ez da gutxi.
Gau luze eta goiz gaitzetako ahots hautsia bete-betean doakio testu zizelkatuz osatu haren kantuei darien erromantizismo beltzaz blaituriko unibertsoari. Testuen eta musiken egile eta interprete izateaz gain, lehen mailako gitarra jole dugu ere: zuzenean, haren power trio rockaren tenpesta guztien adierazle da. Axel Bauer-ekin baditugu zamaontziz egin bidaia harrigarriak, betiere, gure gau beltzenak argitzera heldu gabe.

FA