Uztailaren 8 an

8juillet-2-2

Ondaraitz kirol zelaia – 19h00

Aitzin-salmenta osoa 20 € / murriztua 17 €
Bertan kontzertuaren egunean osoa 23 € / murriztua 17 €

Sanseverino

sanseverino

Montreuil-etik Memphis-era joateko, ez da errazagorik. Utz ezazue bazter metroa, trena, itsasontzia, utz ezazue bazter hegazkina.
Zatozte Hendaiara. Aski izanen zaizue kontzertu bat: Sanseverino-ren kontzertuak album berrian blues-rock musikara egin duen itzultze handia erakutsiko baitigu. Hastapen-hastapenetik Djangofilo izanik, haren gitarra Sinti eraginez beterik da eta hortik etorri zaio ospe handia orain dela 20 urtetik hona. Baina orain amerikar soinu elektrikoetara irekitzen da, hala nola uhinek Atlantikoaren ertz batetik bestera daramaten harmonika hori.
Arin, bizikleta promenada bat bezala, haren unibertsoak behako samur eta umorezkoa igortzen du bizitzaren gainean, bizitza doan bezala ez baitoa ongi. Haren bizitza, gurea. Gurea harenaren bitartez eta Jésus, Elvis, Johnny Cash, haren heroi edo antiheroi maiteenen bitartez. Zeren inoiz irribarre maleziatsua utzi gabe, badaki ere gure garaiaren makur txiki nola handiak atzaparkatzen bere engaiamendu herritar eta ekologista azaltzen duten testuetan.
Gitarra guztiak aitzinean, egin leku!
Sanseverino-rekin, Amerika dugu geure artean!

Eñaut Elorrieta

elorrieta

Gure sor lurretatik, galduriko amodioetatik, urruneko haurtzaroetatik, guztiok deserroturik gara, malenkoniaz uzkailiz. Ken Zazpi euskal pop-rock taldeko gitarra jole eta kantaria, Eñaut Elorrietak bikotean aurkezten dizkigu zirraraz blai diren bere konposizioak. Gai unibertsal eta historikoetatik abiatuz, haren testu poetikoek geuregan dugun eta hunkitzen gaituen erbeste eta bakardade sentimenduan dute iturria.
Hendaian, ia etxean, entzutera emanen digu, bihotzari zuzentzen zaizkion aireen bitartez, batzuetan norbera izatea ere den bitxitasun bitxia.

Ecay – Benavent – Viccaro

ecay

2018 Jean-Marie Ecay, Guitaralde festibalaren orkestraburu handia afixaren aitzinaldera itzultzen zaigun urtea dugu. Oraindik kantatzen dira ahapetik, Euskal Herri osoan, Itoiz talde gogoangarriarekin egin zituen lehen kantuak. Lubat konpai nian ibilia, bere musikarako asmamen handia lehen-lehen mailako artisten zerbitzura eman du, Claude Nougaro-rentzat, Didier Lockwood-entzat, bai eta Richard Galliano-rentzat ere arituz. 2006. urteaz geroztik, Billy Cobham-en taldearen gitarra jole ofiziala da eta 2018an, Jean-Luc Ponty gogoangarriaren taldera sartu berri da.
Hogei urte… Badira hogei urte Jean-Marie Ecay ez zela Carles Benavent baxu jole ospetsuarekin aritzen; azken honek Paco de Luciaren ildotik egin du bere legenda, haren gustukoen zen laguntzailea izan baitzen, bai eta Chick Corea izeneko norbaiten ildotik ere. Jazzari askatasuna hartzen dion fretless joko berria asmatuz, flamenkoaren kodeak dinamitatzen ditu, betiere arima beste zeinahi musikak baino gehiago mintzarazten duen musika horren zorroztasun nerbiosoa eta melodiaren zentzua zainduz.
Nicolas Viccaro baterian lagun dutela, Jean-Marie Ecay eta Carles Benavent beren konposizioak aurkeztera datozkigu eta jazzaren historia irekiko zenbait jeinu ospetsu agurtzera, omenaldiak egiten dizkietelarik Didier Lockwood-i, Paco deLucia-ri, Jaco Pastorius-i eta Tony Williams-i.